Tripoli (Libano)

Tripoli
طرابلس
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Libano
Governorate of LebanonIparraldeko eskualdea
Izen ofizialaطرابلس
Jatorrizko izenaطرابلس
Geografia
Koordenatuak34°26′12″N 35°50′04″E / 34.4367°N 35.8344°E / 34.4367; 35.8344
Map
Azalera14 km²
Altuera222 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06
Hiri senidetuakLarnaka eta Manama
tripoli-lebanon.org
Artikulu hau Libanoko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tripoli (argipena)».

Tripoli[1] (latinez: Tripolis; arabieraz: طرابلس‎Tarabulus ash-Sham) Libanoko ipar-mendebaleko hiria eta portua, Abu Ali ibaiaren bokalean, Mediterraneo Itsasoaren ertzean, Beiruteko hiriaren ipar-ekialdean.

Libanoko bigarren hiria da eta lehen mailako merkataritza portua. Nekazaritza produktuen merkataritza (mahatsa, olibondoak, fruitu arbolak, azukre kanabera, tabakoa) eta industria (tabakogintza, ehungintza, janari industria, petrolio findegiak, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez aipagarriak dira 1336. urteko Teynal meskita, 1294. urteko Mezkita Handia, katedral eta gaztelu zaharraren hondakinak eta XV. mende bukaerako Lehoien Dorrea.

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy