Tríptikoa (grezieratik τρίπτυχο, tri- «hiru» + ptychē «tolestu», hau da, «hirutan tolestuta», margolaritzan, hiru sailetan antolatutako arte-lana da. Normalean hiru taula dute, gontzez helduta. Horren arabera, poliptiko bat dela esan dezakegu. Normalean, erdiko taula handiena da eta alboetakoak txikiagoak izaten dira. Alboetakoak isterakoan, laugarren margolan bat ager daiteke, adibidez Jeronimo Boschen Atseginen baratzea isterakoan Munduaren sorrera ikus daiteke,[1] edo babestuta gelditu behintzat. Alboetako lanek balio gutxiago izaten dute, erdikoa nagusia izanik. Dena dela, badira tamainuz hiru taula berdinak dituzten triptikoak.