Tuatara | |
---|---|
Kretazeo Goiztiar – gaur egun, 106 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Rhynchocephalia |
Familia | Sphenodontidae |
Generoa | Sphenodon Gray, 1831
|
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
Tuatara (Sphenodon) bizirik geratu den Sphenodontia ordenako narrasti-genero bakarra da. Haren ordenako kideak orain 100-200 miloi urte bizi izan ziren. 60-70 cm inguru luze izaten da. Musker sendo baten edo kameleoi baten itxura du; hark baino buru handiagoa eta hanka trinkoagoak ditu. Burugainaren atzeko aldean arantza labur sendoz eratutako gandor moduko bat du; bizkar-isatseko gainak ere arantzaz hornituak ditu. Zeelanda Berriko uharte batzuetan baino ez da bizi.
Tuatararen ahaiderik gertukoenak sugeak eta muskerrak dira, baina orain dela 250 milioi urte bereizi ziren bi taldeak[1][2].