Tunela lurrazpiko pasabide bat da. Bere helburua, bi puntu lotzea da, materialak edo pertsonak garraiatzeko asmoarekin. Ohi, artifizialak izaten dira, baina tunel naturalak ere badaude.
Tunelak, lurra zulatuz egiten dira, eskuz edo makinen bidez. Ohiko lur zulaketa sistemak, mekanikoak, eztandak eta eskuzkoak dira:
Ahalbide mekanikoak minatzaile puntual bidez, sekzio osoko minatzailea edo TBM (Tunnel Boring Machine) edo ohiko makinekin (mailu zulatzailea, hondeamakina...)
Zulatzea eta eztanda eztandagarrien bidez
Eskuzkoa, asturiar arroetako ikatzmeatzaritza klasikotik eratorria den modua. Bertan, langileek, mailu pneumatikoz, hondeatu behar den sekzioa zulatzen dute, beste langile batzuk, hondakinak eskuz edo erdi eskuz kentzen dituzten bitartean.
Harkaitzean eginiko tunelen kasuan, harkaitzen mekanikan parte hartzen duten faktoreen aldagarritasuna dela eta, oso ohikoa da azterketa sailkapen geomekaniko bidez egitea. Hauen artean, RMR sailkapen geomekanikoa nabarmendu behar da.
Honako helburu hauetarako balio dezake:
Oinezkoak, txirrindulariak, motor bidezko errepideko ibilgailuak eta trenak eta antzeko beste ibilgailu batzuk igarotzeko. Metroen bideak, trenbide tunel sarez osaturik daude.