Turkiar herriak

Turkiar herriak

Turkiar hizkuntzek gehiengoa edo ofizialtasuna duten herrialdeak
Biztanleak guztira
150-200 milioi inguru[1][2]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Turkia: 55 miloi
 Uzbekistan: 26 miloi
 Iran: 14-15 milioi
 Errusia: 12-15 milioi
 Kazakhstan: 12 milioi
 Txina: 11,5 milioi
 Azerbaijan: 9,5 milioi
 Europar Batasuna: 5,2 milioi
 Turkmenistan: 4,5 milioi
 Kirgizistan: 4,5 milioi
 Afganistan: 3,5 milioi
 Irak: 1,5 milioi
 Tajikistan: 1,2 miloi
Hizkuntza
Turkiar hizkuntzak
Erlijioa
Islam (gehiengoa), kristau ortodoxo (gutxiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak

Turkiar herriak mendebaldeko erdialdeko, ekialdeko eta Iparraldeko Asiako eta ekialdeko Europako herri-multzo bat dira, turkiar hizkuntzak dituztenak.[3]

Turkiar gehienak musulmanak dira, eta Asian, Turkiako mendebaldean eta Volga ibaiaren arroan bizi dira. Bi talde nagusitan banatzen dira, mendebaldekoak eta ekialdekoak. Mendebaldekoen artean Europako turkiarrak, Asiako mendebaldekoak eta Irango ipar–mendebaldekoak daude. Ekialdekoen barruan, berriz, Txinako Xinjiang lurraldekoak eta Sobietar Batasun ohiko hegoaldeko errepubliketakoak.

Turkiakoek izan ezik, gainerako turkiar herriek ez dute historian zehar batasun politikorik izan 1917. urtera arte. Errusiako Iraultzaren ondoren, Sobietar Batasuneko hegoaldeko errepublikak sortu zituzten. Turkiakoez gain, uzbekoak, kazakhak, kirgizak, turkmenak, baxkirrak eta azerbaijandarrak dira turkiar herri nagusiak.

  1. Moser, Brigitte; Weithmann, Michael Wilhelm. (2008). Landeskunde Türkei: Geschichte, Gesellschaft und Kultur. Buske Publishing, 173 or..
  2. Deutsches Orient-Institut. (2000). Orient. 41 Alfred Röper Publushing, 611 or..
  3. Turkic peoples. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-5).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in