Turlough Carolan

Turlough Carolan

Bizitza
JaiotzaMeatheko konderria, 1670 (juliotar egutegia)
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaBallyfarnon1738ko martxoaren 25a (67/68 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, poeta, abeslaria eta harpalaria
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaharpa
ahotsa

Musicbrainz: 10e81502-93fd-47c7-8c4b-e711e21934aa Discogs: 348871 IMSLP: Category:Carolan,_Turlough Find a Grave: 5859259 Edit the value on Wikidata

Turlough Carolan edota Turlough O'Carolan (irlanderaz: Toirdhealbhach Ó Cearbhalláin) irlandar harpajole, konposatzaile eta abeslari itsu bat izan zen. Bere benetako izena Toirdhealbhach Ó Cearbhalláin izan zen, baina ingelesera Turlough Carolan edota Turlough O'Carolan bezala iragan zen. Abesti konposaketan oso emankorra izan zen.

Turlough Carolan musikaria. J.C. Trimball margolariaren margolana, 1844.

Antzina Irlanda alderik-alde eta errege ezberdinen gorte batetik bestera euren zerbitzuak eskeintzen ibili ohi ziren musikari ibiltarien azken belaunaldiaren ordezkari gisara ikusia izan zen. Herrialde horretan askok irlandar konposatzaile handiena, musikari nazionala eta azken bardotzat ere jo ohi dute. Bere garaian ospe handia bereganatu zuen, horrela bada, esan ohi denez, ezkontza eta hileta asko Carolan ailegatu arte atzeratu egiten omen ziren. Zinez, XX. mendean zelta harparen berpizkunzea jazo arte, musikatresna horrek izan zuen azken maisu handia izan zen.

Gure garaian musikari askok bere abestiak jo eta omendu dute: Seán Ó Riada, Ceoltóirí Chualann, The Chieftains... horretaz gain beste hainbat herrialdeetako musikariek ere bere egite ona omendu asmoz ere bere abestiak jo izan dituzte: Alan Stivell, Gwendal, Carlos Núñez...

Gurean ere, Euskal Herrian, Benito Lertxundik Turlough Carolanen irudia ere aipatu izan du bere abestigintzan abesti bat baino gehiagotan, adibidez, O'Carolan I eta O'Carolan II izeneko abestietan, baina irlandar musikari hau oso bereziki Mauleko bidean abestian aipatu eta omentzen du, azbti honetan berarekin elkarrizketatzen delarik:

« Itsasoari,

maiz zioat galde egiten hitaz O'Carolan,
baita haizetan inprimatzen duken
musikari ere hire gogoetaz...

Gurpil hildo marratzailea
landak gorrituz zijoak,
eta ni,
aspaldian hemen niagok Txahorekin
Mauleko bidean hire zai, O'Carolan,
ahaztu lurretara kantatzera
abiatu nahian.

»
Mauleko bidean, Benito Lertxundi.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy