Hezkuntzan, tutoretza irakasle batek, tutore izenekoa, ikasle batekin burutzen duen banakako jarduera jarraitua da, ezaguerak irakasteaz gaindi, ikasleari baloreak eta jarrerak transmititu eta ikasketa-prozesuan lagunduz eta gidatuz. Ikastetxeetan, ikasleak irakasgai ezberdinetarako dituen irakasleez gainera, irakaslea ere baden tutore bat izaten du, bere ikasketen jarraipena egiten duena, beste irakasleekin eta ikaslearekin berarekin edo bere gurasoekin harremanetan jarriz. Unibertsitatean, tutoretza klasez kanpo irakasleak ikasleen zalantzak argitu eta ikasketan gidatzeko jarduerari deritzo.