Tutoretza (zuzenbidea)

Tutoretza guraso ahala bukatzen denean ematen da, eta hau babes-erakunde osoena eta beste babes erakundeen burua dela esan dezakegu. Izan ere, Espainian, Kode Zibilaren hirurogeita hamar artikuluk arautzen dute arlo hau (Kode Zibilaren I Liburuaren X Tituluaren II Kapitulua). Esan daiteke tutoretza erregulazio osoena den erakundea izateak beste gainerako erakundeetan sortzen diren lege-hutsuneak betetzeko balio duela, eta hainbat arlotan araurik gabe gelditu ostean bertara jo behar izatea gerta liteke.

Orokorrean, tutoretza ordezkapen bat suposatzen du, hau da, tutoreak tutoretzapekoaren legezko ordezkaria izango da, bai arlo pertsonalean zein ondarezkoan. Aipatzekoa da, gurasoei ez bezala, tutoreari Kode Zibilak kontrol bereziak ezartzen dizkiola bere funtzioa era egokian bete dezan eta egoera interes pertsonalerako baliatu ez dadin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in