Txagatai hizkuntza

Txagatai hizkuntza
Datu orokorrak
Hiztunak0
UNESCO sailkapena6: galdua
Hizkuntza sailkapena
Turkiar hizkuntzak
Common Turkic (en) Itzuli
Hego-ekialdeko turkiar hizkuntzak
Eastern Karluk (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Alfabetoaarabiar alfabetoa, latindar alfabetoa eta Chagatai alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2chg
ISO 639-3chg
Ethnologuechg
Glottologchag1247
IETFchg

Txagatai hizkuntza (جغتای Jağatāy[1]) turkiar hizkuntzen familiako hizkuntza hila da, garai batean Erdialdeko Asian oso zabaldua, eta hizkuntza literario estatusa mantendu zuena XX. mendera arte. Bere garapen goiztiarrean, Mongoliar inperioko buruzagiek Indiako azpikontinentean erabiltzen zuten hizkuntza zen, eta bertako hindustaneraren garapenean eragina izan zuen. Ali-Xir Nava'i txagatai literaturaren erakusgarri gorena izan zen.[2]

Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistaren eraikuntza prozesuan, txagatai hizkuntza uzbekera zaharra izenarekin birbataiatu zen, 1924an.[3] Horri buruz Edward A. Allworth esan zuen: «ezin okerrago distortsionatzen du tokiko literatur historia». Berrizendatze horrekin, Ali-Xir Nava'i eta beste txagatai idazleak uzbekistandar identitatearekin lotu ziren.[4]

  1. Uzbekera: Chigʻatoy چەغەتاي‎; Mongoliera: ᠲᠰᠠᠭᠠᠳᠠᠢ Chagadai; Uigurrera: چاغاتايChaghatay; Turkiera: Çağatayca
  2. Robert McHenry, ed. (1993).
  3. Schiffman, Harold (2011).
  4. Allworth, Edward A. (1990).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy