Txano Gorritxo

Artikulu hau ipuinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txanogorritxu (onddoa)».
Txano Gorritxo
Txano Gorritxoren ilustrazioa
Argitalpena
SortzaileaAhozko tradizioa
Datu biografikoak
HerrialdeaEuropa mendebaldean
Sexuaemakumezkoa
Bertsioaren arabera, Txano Gorritxoren izaera, etsaiak, harremanak... aldatu egiten dira

Txano Gorritxo (frantsesez: Le Petit Chaperon rouge; alemanez: Rotkäppchen; ingelesez: Little Red Riding Hood; gaztelaniaz: Caperucita Roja) ahozko tradizioan sortutako maitagarrien ipuin bat da, 1697.urtean Charles Perrault idazle frantsesak idatzi zuen, geroago eta behar bada egun, ospetsuena den bertsioa, XIX. mendean, Grimm anaiek bildu eta zabaldu zuten, 1812. urtean, hain zuzen ere.[1] Baina, argitalpen hauen aurretik, Mendebaldeko Europako hainbat herritan ahots-tradizioko ipuina izan zen, Erdi Aroan[2]. Txano Gorritxo izena, protagonistak beti txano gorri bat jantzita eramatetik dator. Ipuinean, bi toki ezberdin bereiz daitezke, segurtasuna eskaintzen duena eta basoak transmititzen duen arriskua.

  1. (Gaztelaniaz) Fernando Molina Lopez, Diego. (PDF) Cuatro versiones de Caperucita roja: entre la moral, la pedagogía, y la subversión de valores. (Noiz kontsultatua: 2017ko martxoaren 27an).
  2. Laburpena 1697. urteko jatorrizko frantsesezko bertsiotik jaso da: Petit Chaperon rouge

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy