Txasisa makina edo ibilgailu baten osagaiak eutsi eta bateratzen dituen egitura da. Adibidez automobil batean motoreren azpian dagoen eusteko sistema osoak txasis izena hartzen du.
Egitura zurrun honek garrantzi berezia du ibilgailuen kasuan, bertan jartzen den erreferentzia zenbakia ibilgailuaren identifikazioa egiteko erabiltzen delako.
Elektronikan ere izen hau erabiltzen da konponente elektronikoak finkatzeko sortzen den egitura finkoa izendatzeko.