Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Txinera sinplifikatua (简体中文 / 簡體中文 jiǎntǐ zhōngwén) karaktere sinplifikatuez idatzitako txinera da.
Txinako Herri Errepublikako gobernuak XX. mendearen erdialdean txineraren idazkeran eginiko erreformaren ondoren, bi estandar idatzi daude: Txinako Herri Errepublikan eta Singapurren, sinplifikatua darabilte; Taiwan, Hong Kong eta Macaon, tradizionala.
Karaktere sinplifikatuak jiǎntǐzì (简体字 / 簡體字, hots, 'karaktere sinpleak') izenaz ezagutzen dira. Horrekin batera, jiǎnhuàzì (简化字 / 簡化字 , 'karaktere sinplifikatuak') ere esaten zaie, baina izendapen hori ez dago hain hedatuta.