Tyrn Gorthad, Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Bere elfoerazko izena da Tyrn Gorthad . Oihan Zaharretik ekialdera dagoen muino talde bat da, non, Tolkienek, gerran eroritako Arthedaineko Dunedain errege eta printzeen hilobiak kokatu zituen. Baina, askoz lehenagotik, Eguzkiaren Lehen Aroaren hasieratik, Mendebalderantz zihoazen lehen gizakiek (Beleriandeko Edainen arbasoak), lurperaketa toki bezala erabili zuten. Eguzkiaren Hirugarren Aroan, Angmar eta Rhudaurretik irtendako izpiritu gaiztoek hartu zituzten, ondoren, tumularioak deituak izango ziren izpirituak, Eraztunen Jauna eleberriko pertsonairik beldurgarrienetakoak direnak. Frodo Zorrozabal, izaki hauetako batek harrapatu zuen tumulu batean, eta soilik Tom Bombadilen laguntzarekin salbatu ahal izan zen. Tomek, tumularioen altxorra aire librean utzi zuen, eta, hobbit bakoitzari daga bat oparitu zion.