UEFA Euro 2020

UEFA Euro 2020
2020ko Europako Futbol Txapelketa
(2021ean jokatzen ari dena)
AntolatzaileaUEFA
Egoitza(k)Europa
(11 hiri 11 herrialdetan)
Hasierraekainaren 11
Bukaerauztailaren 11
Taldeak24
Goleatzailea Portugal Cristiano Ronaldo, Txekia Patrik Schick Gola 5
TxapeldunaItalia Italia Italia
TxapeldunordeaIngalaterra Ingalaterra Ingalaterra

UEFA Euro 2020, Eurokopa 2020 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2020 Europako Futbol Txapelketaren 16. ekitaldia izan zen. Jatorriz, 2020ko ekainaren 12tik uztailaren 12ra ospatu beharrekoa zen. 2020ko martxoaren 17an, COVID-19 pandemiaren eraginez, txapelketa urte bateko epez atzeratzea erabaki zuen UEFAk, eta 2021eko ekainaren 11tik uztailaren 11ra jokatzea proposatu zuen.[1]

Europako 11 herrialde ezberdinetako 11 hiritan ospatu zen. UEFAko presidente ohi Michel Platiniren hitzetan, txapelketa Europa guztian zehar jokatzea ekitaldi berezi "erromantiko" bat da txapelketaren 60. urteurrena ospatzeko.[2] Finalerdiak eta finala Londresko Wembley Stadiumen jokatu ziren, 1996ko txapelketaren finala ere bertan jokatu zelarik.

Europako Futbol Txapelketaren irabazlea 2021eko FIFA Konfederazio Koparako sailkatu zen zuzenean.

  1. [https://www.berria.eus/paperekoa/1873/024/001/2020-03-18/eurokopa-datorren-urtera-atzeratu-dute.htm Eurokopa datorren urtera atzeratu dute ]
  2. Martin Samuel meets Michel Platini - read the FULL transcript from Sportsmail's exclusive interview with UEFA's president. Daily Mail.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in