Uhina perturbazio baten eraginez, energia transmisio era bat da, garraio netorik gabe. Erreakzio fisiko baten ondorioz, denboran eta espazioan perturbazio bat sortzen denean eta honek izaera materiala duen heinean, honen inguruko eremura hedatzeko joera dauka beti, tarte periodikoetan zabalduz.
Soinu uhinak, argia, itsasoko olatuak, bibrazioak, uhin mota desberdinen adibideak dira eta lege fisiko berdinen arabera jokatzen dute.
Uhina, espazio zein denboran zehar hedatzen den perturbazioa den heinean, posizio eta denboraren menpeko funtzio baten gisa azaltzen zaigu: . Matematikoki, aipatutako funtzioa uhina dela diogu baldin eta uhin ekuazioa betetzen badu:
.
non v uhinaren hedapen-abiadura den.