Ulf Svante von Euler (Stockholm, 1905eko otsailaren 7a - ibidem, 1983ko martxoaren 9a) suediar fisiologo eta farmakologoa izan zen. 1970eko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Bernard Katz eta Julius Axelrodekin batera neurotransmisoreekin egindako lanagatik. Hans von Euler-Chelpin alemaniarraren semea zen, 1929an Kimikako Nobel Saria irabazi zuena. Medikuntza ikasi zuen Karolinska Instituten. Ingalaterran, Belgikan, Alemanian eta Argentinan ikasketak zabaldu zituen. Prostaglandina, vesiglandina, piperidina eta noradrenalina aurkitu zituen. 1939tik 1971ra irakasle izan zen Karolinska Instituten.