Ulises (eleberria)

Ulises
Ulises eleberriaren lehen edizioaren azala (1922)
Xabier Olarra itzultzailea James Joyceren "Ulises" liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
IdazleaJames Joyce (1918-1920)
Argitaratze-data1922ko otsailaren 2a
GeneroaEleberri
Jatorrizko izenburuaUlysses
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaShakespeare and Company (en) Itzuli eta Sylvia Beach (en) Itzuli
HerrialdeaIrlanda
Euskaraz
IzenburuaUlises
ItzultzaileaXabier Olarra
Argitaratze-data2015
Orrialdeak1017
ISBN978-84-943560-5-6

Ulises James Joyce irlandarraren eleberri bat da, 1922an, Ulysses jatorrizko izenburuarekin argitaratu zena. Izenburua, Homerok idatzitako Odisea eleberriko protagonistaren izenaren bertsio latindarretik dator, grezieraz Odiseo eta latinez Ulises deitzen zena. Kritikaren zati handi batek, XX. mendeko ingelesez idatzitako eleberririk hoberentzat hartzen du. Francisco García Tortosa kritiko espainiarraren arabera, Ulises XX. mendeko eleberririk eragingarri, eztabaidatu eta itzaltsuenetako bat da. Liburuak azterketa, kritika eta eztabaida ugari sakonak jaso ditu.[1][2]

  1. «Ulises azkenean euskaraz» Berria (Noiz kontsultatua: 2018.06.09).
  2. www.ygosearch.com, Amitabh Shukla -. «kritiken hemeroteka » Ithakara bidean» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy