Umbria | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Perugia |
Probintziak | Perugia Terni |
Udalerriak | 92 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′N 12°34′E / 42.98°N 12.57°E |
Azalera | 8.456 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 815.000 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 96 bizt/km² |
www.regione.umbria.it |
Umbria Italiako erdialdeko eskualdea da, kostalderik ez daukana. Apenino mendien (ekialdean), Trasimeno aintziraren (mendebaldean) eta Terminillo mendiaren (hegoaldean) artean dago. Tiber ibaiak zeharkatzen du Umbria bestela.
Nekazaritza (olibondoak, mahatsa, garia, garagarra, artoa, patata, behi- eta ardi-azienda) eta industria (altzairugintza, industria kimikoa, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, janari industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Indarretxe garrantzitsuak daude Tiber ibaian eta haren adarretan.
Hiriburua Perugia da, eta beste hiri nagusiak Terni, Narni eta Foligno dira.