Umetoki | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Emakumearen ugaltze-aparatua |
Kokapena | pelbiseko barrunbea |
Hona drenatzen du | uterine vein (en) internal iliac lymph nodes (en) |
Arteria | ovarian artery (en) Umetoki arteria |
Zaina | uterine vein (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | uterus |
MeSH | A05.360.319.679 |
TA | A09.1.03.001 |
FMA | 17558 |
Terminologia anatomikoa |
Umetokia edo uteroa umea gordetzeko edo garatzeko lekua da. Madari itxurako erraia da, 7.5zm neurtu eta 100g pisatzen dituena. Bizitzan zehar eta emearen egoera reproduktiboaren arabera tamainaz aldatzen doa. Aldaketa hauek haurdunaldia ez eman arren gertatzen dira; berez neska gazte edo menopausian dagoen emakume baten uteroaren tamaina ez da berdina izango.[1]
Uteroa sortzeko Muller hodi biak etorriko dira erdiko parte baten egituratzeko, uteroa eratuz. Posizio normala, antebertsioa izango da; aurrera jarrita, maskuriaren goikaldearen gainean apoiatuta eta heste zuzenaren eta baginaren ardatz nagusiarekin angelu bat osatuz, antebersioaren angelua deritzona. Haurdunaldian ordea, zuzen ipini eta gorantz haziko da, antebertsioa galtzen joango delarik. Beste posizio guztiak, retrobersioan (atzeraka) edo gorantza jarrita adibidez, denak patologikoak kontsidera daitezke. Antebertsioa uteroaren erretinakuluen bitartez mantentzen da.[1]