Umezurztegi

Haurrak Belovodski-ko Aurreskola Umezurztegian, Karabalta-n (Kirgizistan).

Umezurztegia, umezurtz-etxe edo inklusa, zurtzak edo abandonatuak (expositoak) diren haurrak zainketaz arduratzen den erakundea da. Bertan lekua izaten dute guraso-ahala galdu duten gurasoen haur eta nerabeak ere.

Usuki, haurraren babesaren ikuspuntutik, adopzioaren eta abegi-etxeen ondorengo eta azkeneko neurritzat hartzen da. Publikoak ala pribatuak izan daitezke, eta ohitura aldetik, erlijio erakundeak izan ohi dira kudeatzen dituztenak.

Gaur egun, umezurztegi terminoak ez du erabilpenik mendebaldeko Europan. Haurrentzako abegi-etxe eta tankerako terminoak erabili ohi dira gurasorik gabeko haurrak zaintzen dituzten eraikinak izendatzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in