Unai Ziarreta | |||
---|---|---|---|
2005eko maiatzaren 16a - 2009ko apirilaren 3a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mungia, 1970eko maiatzaren 21a (54 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | EHUko Zuzenbide Fakultatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Unai Ziarreta Bilbao (Mungia, Bizkaia, 1970eko maiatzaren 21a - ) eusko legebiltzarkide ohia eta Eusko Alkartasunako presidentea izan zen 2007tik 2009ra. Ogibidez abokatua da. Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Pedro Ibarretxe praktika juridikorako eskolan diplomatu zen, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin.
Aintzane Ezenarro (Aralar) eta bera 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigai bakarrak ziren euskara ama hizkuntza gisa zutena. Horrez gain, zerrendaburua zen Bizkaitik baina ez zen hautatua izan.