Uniform Resource Locator

URL bat edo Uniform Resource Locator bat (Baliabideen Kokatzaile/Aurkitzaile Uniformea) formatu estandar bat betetzen duen karaktere kate bat da, hainbat baliabide —hala nola Interneten dauden dokumentuak eta irudiak— kokatzeko eta aurkitzeko balio duena.

URL bat, zenbaki-, letra- eta sinbolo-kate trinko bat da, ordenagailu batek sare batean baliabide bat bilatzeko eta haren gainean jarduteko erabiltzen duena. URLei, askotan, web helbideak edo helbideak esaten zaie, web orriak baitira erabiltzaileek URLak aurkitzeko erabiltzen dituzten baliabiderik ohikoenak. Hala ere, zerbitzari batean gorde daitezkeen fitxategi guztiek beren URL bakarra dute, hala nola, web orriak, web aplikazioak, dokumentuak, bideoak eta irudiak[1].

Argazkiak eta dokumentuak beraien kokapenaren arabera Interneten antolatzeko balio du adibidez. Interneten bizitzan URLak funtsezko aurrerapenak ekarri zituen. Tim Berbers-Leek erabili zituen lehen aldiz 1991n, World Wide Web (WWW edo Web)-eko dokumentuen arteko loturak ezartzeko. 1994tik, Interneteko ereduetan, URLren kontzeptua URI (Uniform Resource Identifier – Baliabide identifikatzaile uniformea) identifikadore orokorragoaren menpe barneratua izan da. Baina URL hitza oraindik hedatuagoa dago. Nahiz eta inongo eredutan inoiz ez den azaldu, jende askok URLk universal resource locator (baliabide aurkitzaile unibertsala) esan nahi duela uste du. Interpretazio horren zergatia, URI siglako U-ak hasiera batean universal esan nahi zuelako (RFC 2396 publikatu aurretik) sor zitekeen, nahiz eta URL siglako U-ak hitz hori inoiz ere adierazi ez duen.

Interneteko informazio erabilgarriaren baliabide bakoitzari, E1 URL izeneko ezaugarrien katea izendatzen zaio. URL ezberdin bat existitzen da World Wide Webeko dokumentu bakoitzeko orrientzat, Gopher osagai guztientzat eta USENETeko eztabaida talde guztientzat, eta horrela urrenez urren.Informazio baliabide baten E1URL-a bere interneteko helbidea da, nabigatzaileak aurkitzea eta modu egokian erakustea ahalbidetzen duena. Horregatik URLak informazioa gordetzen duen ordenagailua, direktorioa, fitxategiaren izena eta datuak berreskuratzeko jarraitu beharreko protokoloa biltzen ditu.

  1. (Ingelesez) «URL | Meaning, Example, Definition, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy