Urho Kaleva Kekkonen (Pielavesi, 1900eko irailaren 3a - Helsinki, 1986ko abuztuaren 31) finlandiar politikaria izan zen. Nekazarien Batasuna alderdiko buruzagi zen; Justizia ministro, Barne Arazoetakoa, eta Lehen Ministro izan zen (1950-1953). 1956-1981 bitartean errepublikako lehendakari izan zen.