Uribe Kostako Mankomunitatea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz |
Herri handiena | Sopela |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′15″N 2°57′43″W / 43.3876289°N 2.9618715°W |
Azalera | 66,94 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 41.065 (2023: 1.296) |
Dentsitatea | 613,46 biztanle/km² |
Uribe Kostako Mankomunitatea 1992an eratu zen, egitura honen bidez hainbat udal zerbitzu mankomunatu ematen dira Bizkaiko iparraldean kokatzen den Uribe Kosta eskualdean[1]. Gaur egun Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela (hiriburua) eta Urdulizko udalek osatutzen dute, aldiz, mankomunitatean ez dauden beste hainbat herri dira eskualdearen parte geografikoki, Gatika, Getxo, Leioa, Laukiz eta Maruri-Jatabe.
Izan ere, Uribe Kosta osatzen duten herrien informazioa kontraesankorra da, aldiz, mankomunitatearen parte direnak dira eskualdean aktiboki parte hartzen dutenak. Uribe Kostako mankomunitateak 66,94km2 ditu eta 41.065 biztanle 2023ko datuen arabera. Udalerririk jendetsuena Sopela da 14.872 biztalnlerekin eta handiena Lemoiz 18,56km2 dituena.