Val Logsdon Fitch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Merriman, 1923ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Princeton, 2015eko otsailaren 5a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | McGill Unibertsitatea Northwestern Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Chadron State College (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Leo James Rainwater |
Doktorego ikaslea(k) | Mark Strovink (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikari nuklearra eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Val Logsdon Fitch (Merriman, Nebraska, 1923ko martxoaren 10a -Princeton, New Jersey, 2015eko otsailaren 5a) estatubatuar fisikaria izan zen. Estatu Batuetako Armadaren Manhattan proiektuan (lehen bonba atomikoa egiteko isilpeko programa) parte hartu zuen. 1948an ingeniaritza elektrikoko ikasketak bukatu zituen Montrealgo Unibertsitatean, eta 1954an fisikako doktoregoa lortu zuen New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. 1954. urtetik aurrera irakasle izan da New Jerseyko Princeton Unibertsitatean. 1980an Fisikako Nobel saria jaso zuen J.W. Croninekin batera, atomoaren barruko partikulen jokabidean denboraren noranzkoak duen eraginaren gaineko ikerketengatik.