Valdai muinoak

Valdai muinoak
Motamendikate, muino eta upland (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak57°00′N 33°30′E / 57°N 33.5°E / 57; 33.5
Estatu burujabe Errusia
Leku geografikoaEkialdeko Europako ordokia

Valdai muinoak edo Valdai goi ordokia (errusieraz: Валда́йская возвы́шенность edo Валда; letonieraz: Valdaja augstiene) europar Errusiako ipar-mendebaldeko muinoaldea da. Muinoak, San Petersburgo eta Moskuren arteko bide-erdian, iparraldetik hegoaldera hedatzen dira, Novgorod, Tver, Pskov eta Smolenskeko oblastak zeharkatuz.

Muinoaldea Errusia Erdialdeko goi ordokiaren iparraldeko jarraipena da eta jatorri glaziarreko materialez (morrena eta bestelako hondakinez) estalirik dago. Muinoak oso higaturik daude eta gorena Vixni Volotxok da (346,9 m). Volga, Mendebaldeko Dvina, Lovat, Msta eta Dnieper ibaiek Valdain dute iturburua. Eskualde zingiratsua da eta aintzira ugari dago. Hiri nagusiak Valdai eta Ostaxkov dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in