Valentziako metroa

Metrovalencia

4327 tren unitatea Alamedako geltokian.
Datu orokorrak
Garraio motaMetro (garraiobidea), tranbia eta aldiriko tren
EskualdeakValentziako gune metropolitarra
LineakMetro eta aldiriko tren: 6
Tranbia: 3
Geltokiak137
Bidaiariak62.631.756 (2016)[1]
JabeaValentziako Generalitatea
EgoitzaPartida de Xirivelleta z/g, 46014; Valentzia
Webguneawww.metrovalencia.es
Ustiapena
Hasiera1988ko urriaren 8a FGV
1995ko maiatzaren 5a Metrovalencia
EragileaFGV
Ibilgailuak62 UTE 4300 (metro)
25 UT 3800 (tranbia)
19 UT 4200 (tranbia)
Datu teknikoak
Luzera156,38 km
Galiboa1m
Abiadura maximoa80 km/h
 Mapa

Metrovalencia Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana (FGV) enpresa publikoak Valentzia hiriko eta bere ingurune metropolitarreko metroa eta tranbia ustiatzeko erabiltzen duen marka komertziala da.

Gaur egungo sarea Valentziako hiriarteko trenbide sarearen ondorengoa da, Trenet de Valencia (katalanez Valentziako trentxoa) izenez ezaguna, eta hiriburua hurbileko hiriguneekin lotzen zuena. Aipatutako zabalera estuko sare gehiena XIX. mendearen amaieran eraiki zen eta Societat Valenciana de Tramvies (Tranbien Valentziar Sozietatea), Companyia de Tramvies i Ferrocarrils de València (Valentziako Tranbia eta Burdinbide Konpainia) eta Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE)k ustiatu zuten.[2]

1. eta 2. lineak 1988ko urrian inauguratzearekin batera, Valentzia Espainiar Estatuko metro zerbitzudun hirugarren hiria bilakatu zen.

2006ko uztailan Valentziako metroko istripua gertatu zen, munduko metro sareen artean laugarren istripurik larriena,[3] eta Espainiako burdinbideen artean hirugarrena.[4] 43 hildako eta 47 zauritu izan ziren.[5]

Gaur egun Metrovalenciak 6 metro linea eta 3 tranbia linea ditu, eta Espainiar Estatuko metro sareen artean Madrilgo metroaren ondoren metro sarerik luzeena da, eta bidaiari kopuruari dagokionez laugarrena, Madril, Bartzelona eta Bilboko metroaren ondoren.[6]

  1. (Gaztelaniaz) Agencia EFE. «Metrovalencia alcanza los 62,6 millones de viajeros en 2016, un 3,2% más» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).
  2. (Gaztelaniaz) «El trenet de Valencia (1888-2000): la dimensión histórica y tecnológica de un transporte público» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).
  3. ABC. «El de Valencia es el cuarto accidente más grave del mundo ocurrido en un subterráneo» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).
  4. Europa Press. «El accidente ferroviario más grave de las últimas tres décadas» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).
  5. El Plural. «La caja negra del metro de Valencia se borró de manera deliberada» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).
  6. FGV. «Datos de la red de Metrovalencia» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in