Valeri Pilipovitx Borzov (ukraineraz: Валерій Пилипович Борзов, errusieraz: Валерий Филиппович Борзов, Valeriy Filippovich Borzov; Sambir, 1949ko urriaren 20a), sobietar atleta eta politikari ohia da, Ukrainan jaioa. 1969an Europako txapelduna izan zen 100 metroetan, eta 1971n 200 metrotan. 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan irabazle izan zen 100 eta 200 metrokoetan. Horrez gainera, brontzezko domina irabazi zuen 100 metrokoan, Montrealen, 1976an.