Vallabhbhai Jhaverbhai Patel (hindiz ʋəlləbˈbʱaːi pəˈʈeːl ahoskatua; Nadiad, Gujarat, 1875eko urriaren 31 - Bombay, 1950eko abenduaren 15a) indiar estatu-gizona izan zen. Gandhiren laguntzailea izan zen Ahmedabaden (1950). Indiarren Kongresu Nazionaleko lehendakaria izan zen 1931n, eta 1938-1939ko erreformak bultzatu zituen. Britainiarrek kartzelan sartu zuten behin baino gehiagotan (1940-1945 bitartean). Indiak independentzia lortu ondoren, lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1947-1950 bitartean.