Veneziako merkataria | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | William Shakespeare |
Argitaratze-data | 1600 |
Generoa | Tragikomedia |
Jatorrizko izenburua | The Merchant of Venice |
Veneziako merkataria (ingelesez: The Merchant of Venice) William Shakespearen antzezlan ospetsua da. Bost ekitaldietan banatutako komedia bat da (hasieran horrela sailkatu zuten baina bere eszena dramatikoak ezagunagoak dira)[1], hitz lauz eta bertsoz idatzita dago, 1596 eta 1599 urte aldera idatzia eta handik gutxira estreinatua izan zen. Shylock juduaren zekenkeria eta Antonio eta Jessicaren amodioa ditu argumentu nagusiak.