Vespasiano | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
69ko abenduaren 21a - 79ko ekainaren 24a ← Vitelio - Tito →
38, 39 -
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Falacrinum, K. o. 9ko azaroaren 17a | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Aquae Cutiliae, K. o. 79ko ekainaren 23a (69 urte) (69 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Erroma | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Tito Flavio Sabino | ||||||||||
Ama | Vespasia Polla | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Domitila Nagusia | ||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Haurrideak | |||||||||||
Leinua | Flaviar leinu Flavii Sabini (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||||
Gradua | legatus (en) | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||||||||
Tito Flavio Vespasiano[1] (latinez: Imperator Caesar Vespasianus Augustus eta jatorriz Titus Flavius Vespasianus) (K. o. 9ko azaroaren 17a - K. o. 79ko ekainaren 23a) erromatar enperadorea izan zen, Flaviar leinuko lehena. Hurrengo bi enperadoreen (Tito eta Domiziano) aita izan zen. Boterea Lau enperadoretako urte iskanbilatsuan eskuratu zuen. Erreformengatik eta Judearen kontrako kanpainarengatik ezagutzen zaio Vespasianori.
Gazterik sartu zen gudarostean eta, Britainiako konkistan ospea irabazita, Afrikako prokontsul izendatu zuen Neronek. 67. urtean Judeara abiatu zen hebrearren matxinada bat zapaltzera eta Jerusalemgo hiriari setioa jarri zion Neron hil zela jakin zuenean. 69an ekialdeko gudarosteak enperadore izendatu zuen Poetovion (gaur egungo Ptuj, Eslovenia). 70. urtean gudarostea bere seme Titoren ardurapean utzi eta Erromara itzuli zen. Agintari zuhurra izan zen eta egonkortasun politikoa lortzen saiatu zen. Senatuak neurri bereziez baliatzeko aukera eman zion (Lex de imperio Vespasiani), eta, bere semea, Tito, kontsul eta ondorengo, izendatu zuen. Zerga berriak ordainarazi zituen eta, horrela, inperioko ekonomiaren hazkundea lortu zuen. Herri-lan asko eginarazi zuen (Erromako kapitolioa eta koliseoa) eta, probintzietako jendeari erromatar herritartasuna eman zionez, herritarrak alde izan zituen. Bestalde, muga inguruetako babesa sendotu eta lurraldeak kolonizatu zituen.