Vetranio

Vetranio


Erromatar enperadorea

350eko martxoaren 1a (egutegi gregorianoa) - 350eko abenduaren 25a (egutegi gregorianoa)
Bizitza
JaiotzaMesia, ezezaguna
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBursa, 356 ( urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Jarduerak
Jarduerakmonarka
GraduaMagister militum

Vetranio (Mesia, ? - Bursa, c. 350) Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 350an.

Mesiako erromatar probintzian jaio zen IV. mendean. Armada sartu zen eta gorantz egin zuen Konstante enperadoreak Iliriako gobernadore izendatu zuen arte. Magnentzio usurpatzaileak Konstante hil ondoren, hildakoaren arrebak Vetraniori eskatu zion boterea har zezala eta babes zezala.

Vetraniok 350eko martxoaren 1ean onartu zuen boterea eta Vetranio Augustoren titulua zuten txanponak jaulki zituen. Konstantzio II.ak, hasiera batean, Vetranioren aldarrikapena onartu zuen, Magnentzioren aurkako aliatu baitzen. Hala ere, Magnentziok eta Vetraniok indarrak batu zituzten Konstantzioren aurka. 350eko abenduaren 25ean, erromatar legioen aurrean, Konstantzio enperadore bakar izendatzea eta Vetraniok kargua uztea lortu zuen. Hau bakean hil zen Bitinian sei urte geroago.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in