Viana | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Viana | ||
Alkatea | Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia (Nafarroako Alderdi Sozialista) | ||
Posta kodea | 31230 | ||
INE kodea | 31251 | ||
Herritarra | vianar[1] | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°30′54″N 2°22′18″W / 42.5151°N 2.3718°W | ||
Azalera | 78,62 km² | ||
Garaiera | 469 metro | ||
Distantzia | 81 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.370 (2023: 4) | ||
Dentsitatea | 46,57 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 24,93 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 51,45 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 79,04 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 8,07 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 12,61 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 6,80 (2018: %1,79) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.viana.es |
Viana[5] ([biana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko hiri historiko eta monumental bat da, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean kokatua, Lizarrerriaren mendebaldeko muturrean. Mugakide ditu Araba eta Errioxa.
1219koa du fundazio data, Nafarroako Antso VII.a erregeak berreraiki eta forua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa. Prospekzio arkeologikoek historiaurreko eta historiako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela arkeologia alorrean.
Iruñetik 81 kilometrora eta Logroñotik 9 kilometrora dago.