Viatxeslav Mikhailovitx Molotov, jaiotzaz Skryabin (errusieraz: Вячесла́в Миха́йлович Мо́лотов , Vjačeslav Mihajlovič Molotov, vʲɪt͡ɕɪˈslaf mʲɪˈxaɪləvɪt͡ɕ ˈmolətəf ahoskatua; Kukarka, 1890eko martxoaren 9agreg./otsailaren 25ajul. - Mosku, 1986ko azaroaren 8) Sobietar Batasunako politikaria izan zen.
Joseph Stalinen babespean egin zuen gora 1920ko hamarkadan. 1939an Alemania Naziko Joachim von Ribbentrop Kanpo Aferetarako ministroarekin elkarri ez erasotzeko Molotov-Ribbentrop ituna sinatu zuen. 1950eko hamarkadan, ordea, Nikita Khrustxevek boteretik aldendu zuen.
Bitxikeri moduan, Molotov koktelaren izena finlandiarrek sortu zuten Neguko Gerran bere abizena kontuan hartuta.