Victoria Eugenia Antzokia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′21″N 1°58′51″W / 43.3226°N 1.98097°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XX. mendea - |
Inaugurazioa | 1912 |
Izenaren jatorria | Viktoria Eugenia Battenbergekoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francisco Urkola Lazkanotegi |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 36 |
Kontaktua | |
Helbidea | Avenida República Argentina, 2, San Sebastián eta Argentinar Errepublikaren pasealekua 2, Donostia |
Webgune ofiziala | |
Victoria Eugenia Antzokia Gipuzkoako Donostia hiriburuko antzoki bat da. Erdialdean dago, Urumea ibaiaren ertzean. Argentinar Errepublikaren pasealekuko 2. zenbakian dago, gainera Okendo plaza, Okendo eta Erregina Erregentearen kaleek ere inguratzen dute. Alboan Maria Cristina hotela du.
1912an irekia. Donostiako Zinemaldiko egoitza nagusia izan da, sortu zenetik 1999an Kursaalera igaro zen arte. 2001 eta 2007 artean zaharberritze lanak egin dituzte, eraikina barne eta kanpoaldetik guztiz berrituz.
Donostiako musika hamabostaldiak ere hemen dauka egoitza nagusietariko bat.