Viktor Emanuel II.a Italiakoa (Vittorio Emanuele Maria Alberto Eugenio Ferdinando Tommaso; Turin, Sardiniako Erresuma, 1820ko martxoaren 14a - Erroma, Italiako Erresuma, 1878ko urtarrilaren 9a) Piemonteko printzea, Savoiako dukea, Sardiniako azken erregea (1849-1861) eta Italiako lehenbizikoa (1861-1878) izan zen. Italian aberriaren aitatzat (italieraz: Padre della Patria) daukate.