Volkswagen Golf | |
---|---|
Ekoizlea | Volkswagen AG |
Marka | Volkswagen AG |
Ezizena | Volkswagen Rabbit |
Ekoizpen urteak | 1974–egun |
Aurrekaria | Volkswagen Beetle eta Volkswagen Pointer (en) |
Segmentua | C segmentu |
Karrozeria | 3 ateko hatchback 5 ateko hatchback |
Platform | Volkswagen Group A0 platform |
Volkswagen Golf Volkswagenek 1974an sortutako kotxea da, jadanik sei belaunaldi eta marka ezberdinak (Volkswagen Rabbit Estatu Batuetan edo Kanadan eta Volkswagen Caribe Mexikon) dituena.
Volkswagen Beetle ospetsua ondo ordezkatu du, munduan 25 milioi unitate baino gehiago salduz.[1]
Hiru eta bost ateko hatchback moduan salduta, station wagonak Volkswagen Variant, kabrioletak Volkswagen Cabriolet edo Volkswagen Cabrio eta sedanak Volkswagen Jetta, Volkswagen Vento edo Volkswagen Bora izenak ditu.