Volos

Volos
Βόλος
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Eskualde geografiko[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Tesalia
Unitate periferikoaMagnesia (unitate erregionala)
UdalerriaVolos Municipality
Izen ofizialaΒόλος
Jatorrizko izenaΒόλος
Posta kodea38x
Geografia
Koordenatuak39°21′40″N 22°56′33″E / 39.3611°N 22.9425°E / 39.3611; 22.9425
Map
Azalera27,68 km²
Altuera7 m
MugakideakIolko
Demografia
Biztanleria85.803 (2021)
−243 (2011)
Dentsitatea3.100 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2421
Hiri senidetuakAntofagasta, Batumi, Le Mans, Pleven, Rostov Don eta Smederevo
dimosvolos.gr…

Volos (grezieraz: Βόλος) Greziako hiri bat da, eremu kontinentalean dagoena, Atenas hiriburutik 326 km inguru iparralderantz eta Tesalonikatik 215 km inguru hegoalderantz. Magnesiako unitate periferikoko hiriburua da.

Pagasesko golkoaren eremu sakonenean eraikita dago Volos, Pelion mendiaren (Zentauroen herrialdean) magalean. Greziako nekazaritza-eskualde aberatsena den Tesalonikaren itsasorako bidea Volostik da. Besteak beste, Volos Greziako itsas merkataritza-porturik handienetarikoa da, eta ferrien ontzi-zirkulazio handia ere badago, Skiathos, Skopelos eta Alonnisos uharteetara joan-etorriak egiten direnez. Hiriaren kanpoaldean industria-gunea dago.

Bestalde, Volosko konurbazioan 144.000 biztanle daude, eta udalerri hauek osatzen dute: Volos, Nea Ionia eta Yolcos udalerri nagusiek, eta hiri inguruko beste herri txikiagoek.

Hiriko ekonomia-jarduera nagusiak, lantegiak, merkataritza, zerbitzuak eta turismoa dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in