Vostok-1 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | RKK Energia |
Historia | |
Hurrengoa | Vostok-2 |
Espazio jaurtiketa | 1961eko apirilaren 12a |
Lurreratzea | 1961eko apirilaren 12a |
Kudeatzailea | Sobietar Batasuneko espazio programa |
Honen parte | Vostok |
Dimentsioak | 2,3 () m |
Masa | 4.725 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Кедр |
Vostok-1 (errusieraz: восток, ekialdea) sobietar batasunak (SESB), gizaki bat lehen aldiz espazioratzeko erabili zuen espazio-ontzia izan zen. Juri Gagarin izan zen 1961-eko apirilaren 12an Vostok-1 espazio-ontzi barnean Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik lur plantetatik lehen aldiz lurraren orbitan ibili zena. Sergei Korolev-ek eta bere ingeniariek diseinatu zuten gailua.
Lurrari buelta osoa egin zion ia bi ordutan. Itsaso Baltikotik abiatu zen gutxi gorabehera (~1000 Km ekialdera) eguerdian (6:07 UTC, Ordu Unibertsal Koordinatuaren arabera). Siberia osoa zeharkatu zuen eta ordu laurdenean heldu zen Kamtxatka peninsularaino. Ozeano Barean sartzerakoan berehala aurkitu zuen gaua (6:37 UTC); ilunpean ozeano osoa ordu betean zeharkatu eta Magallanes itsasartetik pasa ondoren egunsentia ikusi zuen (7:10 UTC). Atlantikoa beste ordu laurden batean zeharkatu eta Angolaren kosta aldetik pasatzerakoan abiadura moteltzeko retrokoeteak piztu zituen. Atmosferan berriro sartzerakoan ontzian espero gabeko biraketa gogorrak sufritu ondoren, balaztatze-lana eginda retrokoeteen moduluak askatzea lortu zuen Egipto gainean (7:35 UTC). Mediterraneo eta Kaspiar itsasoetatik pasa ondoren ontzia utzi zuen Gagarinek eserlekutik jaurtikita (6:55 UTC) 7.000 metroko altueran. Jausgailua zabalduta 10 minutuan lurrera heldu zen arazorik gabe (7:05 UTC). Teorian ia abiatze-toki berera itzuli behar zen, baina planeta ekialdera bira egiten zuenez, mendebalderago lurreratu zen 40.000 km egin eta gero; Baltikotik ekialdera ez, iparraldera baizik.
Vostok programako espazio-ontziek bi zati nagusi zituzten:
Itzuleran, behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7.000 metrotara kosmonauta bertatik jaurti zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela lurreratze ziren biak.