Walia

Walia

Bisigodoen erregea

415eko iraila - 418
Sigeriko - Teodoriko I.a
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
HerrialdeaMendebaldeko Erromatar Inperioa
HeriotzaTolosa Okzitania, 419 ( urte)
Familia
AitaAthanaric
LeinuaBalti dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Walia[1] (gotikoz: 𐍅𐌰𐌻𐌾𐌰, Walja; ? – 418) errege bisigodoa izan zen.

Ataulfo hil eta berehala, Sigerikok honen sei seme erail eta Gala Plazidia bere alarguna eraso zuenez, Waliaren aldekoek feud (mendeku) hartu eta erreinaldiaren zazpigarren egunean Sigeriko hil zuten.[2]

Tolosa Okzitaniakoa hautatu zuen bere hiriburu. Honorio enperadorearekin itun (foedus) bat sinatu zuen. Itun honen bitartez, 600.000 gari-modiusen truke bisigodoek Gala Plazidia bere anaiari itzuli eta 409an Iberiar penintsulan sartutako barbaroak egotzi behar zituzten. Bi urtetan, Betikan zeuden bandalo silingoak eta Lusitaniako alanoak sarraskitu zituzten. Bandalo asdingo eta sueboak botatzear zeudela, enperadoreak bisigodoei Akitania eman zien.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .. b letraz idatzita balego bezala irakurtzekoa da
  2. Montpalau, Antonio. (1792). Compendio cronológico-histórico de los soberanos de Europa. I.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in