Wall Street 1987ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Michael Douglas, Charlie Sheen, Daryl Hannah eta Martin Sheen aktoreek antzeztu zuten.
2010ean Wall Street 2: Money Never Sleeps ("Wall Street 2: Diruak Ez Du Inoiz Lorik Egiten") izeneko jarraipena izan zuen.
Filma honekin Oliver Stonek bere aita Lou Stone zena omendu nahi izan zuen, hain zuzen ere, Depresio Handiaren garaian brokera izandakoa. Istorioak New York hiriko eta AEBtako finantza barruti nagusiena den Wall Streeteko mundu gupidagabean girotua dago.