Wessex Ƿestseaxna rice | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
519 – 927 | |||||||||||||
Oinordekotzako monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
Britainiar erresumak 800. urte aldera. Wessexko Erresuma hego-mendebaldean ikus daiteke. | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Winchester | ||||||||||||
Azalera | 11.716 km² | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako ingelesa (Englisc) | ||||||||||||
Erlijioa | Paganismoa eta kristautasuna | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Ezarpena | 519 | ||||||||||||
Ingalaterrako batasuna Athelstan erregearen eskutik | 927 | ||||||||||||
|
Wessexko Erresuma[1] (Garaiko antzinako ingelesez Westseaxna rīce), normalean Wessex[2], delakoa Ingalaterrako Erresuma sortu aurretik zeuden zazpi erresumetako bat zen. Izendapena West Saxons izenetik eratorria da eta Ingalaterrako hego-mendebaldean kokatzen zen. VI. mendean sortu eta IX. mendeko ingeles estatuaren ezarrera arteraino existitu zen, aldiz 1016 eta 1066 artean konderria izan zen. Wessex bera izan zen gainontzeko anglosaxoi erresumak mendean hartuz Ingalaterraren batasuna lortu zuen erresuma. Ordudanik Wessexek ez du izate ofizialik izan, halere eskualdeko herritarren artean ohiko izendapena izan ohi da. Thomas Hardyren eleberri eta olerkiekin lotzen da, eta gaur egun bere izen hau eramango lukeen Ingalaterrako eskualde baten berrezarpena defendatzen duen jendea ere bada.
Inongo zalantzarik gabe erresuma honetako errege garrantzitsu eta ospetsuena Alfredo Handia izan zen.