Who's Afraid of Virginia Woolf? (euskaraz Nor da Virginia Woolfen beldur?) 1966ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Edward Albee antzerkigilearen Who's Afraid of Virginia Woolf? antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Richard Burton, George Segal eta Sandy Dennis aktoreek antzeztu zuten.
13 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 5 irabazi zituelarik: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Elizabeth Taylor), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Sandy Dennis), Zuri-Beltzezko Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Haskell Wexler), Zuri-Beltzezko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Sylbert eta George James Hopkins) eta Zuri-Beltzezko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Irene Sharaff).
Hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen: Filma onena, Atzerritar aktore onena (Oskar Werner) eta Emakumezko aktore onena (Elizabeth Taylor).