Wilhelm von Humboldt edo jaiotzez Friedrich Wilhelm Christian Carl Ferdinand (Potsdam, 1767ko ekainaren 22a – Tegel, 1835eko apirilaren 8a) hizkuntzalari, filosofo, diplomatiko eta noble prusiarra izan zen. Besteak beste, bere herrialdeko hezkuntza sistema diseinatu zuen, eta Humboldt-Universität izeneko Berlingo unibertsitatea sortu zuen[1] 1810ean. Alexander von Humboldt anaia gaztea zientzialari eta naturalista ospetsua izan zen. Euskara zientziaren ikuspegitik aztertzen lehenengoetarikoa izan zen.[2]
« | Bere garaian aitzindaria izan zela esan daiteke, euskara eta euskal kultura berak sartu baitzituen zientzian. Bultzada handia eman zien, eta berak sortutako eraginagatik hasi ziren zientzilariak euskara ikertzen. | » |
Jose Antonio Arana Martija[2] |