Wilkie Collins

Wilkie Collins

Bizitza
JaiotzaLondres1824ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1889ko irailaren 23a (65 urte)
Hobiratze lekuaKensal Greengo hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaWilliam Collins
AmaHarriet Geddes
Ezkontidea(k)Martha Rudd (en) Itzuli
Caroline Compton (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea, legelari-poeta eta barristerra
Lan nabarmenak
Genero artistikoaGothic literature (en) Itzuli

wilkiecollins.com
IMDB: nm0172741 Allocine: 194805 Allmovie: p316742 IBDB: 10097
Musicbrainz: fc492481-a118-4ded-8a62-e31e452037aa Discogs: 2005371 Find a Grave: 1934 Edit the value on Wikidata

William Wilkie Collins (Londres, 1824ko urtarrilaren 8a - Londres, 1889ko irailaren 23a) idazle ingelesa izan zen. Hogeita zazpi eleberri, hamabost antzezlan, berrogeita hamarretik gora narrazio labur, eta ez-fikziozko testu ugari eman zituen argitara. Bizi zenekoan ospe handia izan zuen, batik bat aldizkako argitalpenetan ateratako kontakizunek izan zuten harreragatik. Polizia nobelaren sortzaile edo, behintzat, aitzindaritzat jo du askok, idatzi zituen eleberri luzeek gerora generoaren ezaugarrietako zenbait biltzen baitituzte: misterio giroa, suspensea, idazkera zehatza...[1]. Collinsek idatzitako lanen artean honako hauek nabarmendu ahal dira: The Woman in White (1860), Armadale (1866) eta The Moonstone, (Ilargi-harria euskarazko bertsioan) (1868).

  1. Antton Olano, in Wilkie Collins, Ilargi-harria, Literatura Unibertsala Bilduma, 139, Alberdania & Elkar, 2008. Liburuaren hitzaurrean honako hau irakur dezakegu (9. orr): "Aspaldi esana utzi baitzuen T. S. Eliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera".

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in