William Henry Bragg (Wigton, Cumberland, 1862ko uztailaren 2a - Londres, 1942ko martxoaren 12a), fisikari ingelesa izan zen.
Leedseko unibertsitateko irakaslea izan zen, eta geroago, Davy-Faraday ikerketa-laborategietako zuzendaria. Bere semearekin batera Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen bere izena daraman legeari esker (1915). X izpien bidez kristalen egitura ikertu zuen.