Windows XP Microsoft konpainiak ordenagailu pertsonalarentzako garatutako sistema eragilea da. Windows NT sistema eragile multzoaren barnean dago, eta 2001eko urriaren 25ean merkaturatu zen. Microsoftek Windowsxp estilismoarekin idazten du, eta garapen garaian Whistler kode izena eman zion.
Windows 2000 eta Windows ME sistema eragileen ondorengoa da, bai eta 2007an merkaturatu zen Windows Vista sistema eragilearen aurrekaria ere.