Wu txinera | |
---|---|
吴语 — 吳語 | |
Wu txineraren hedadura. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Txina eta txinatar diasporan |
Hiztunak | ~90 |
Rankinga | 12 |
Eskualdea | Shanghai; Zhejiang probintzia; hegoaldeko Jiangsu probintzia; Xuancheng; Shangrao konderria, Guangfeng konderria eta Yushan konderria, Jiangxi probintzia; Pucheng konderria; Hong Kong |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | txinatar karakterea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | wuu |
Ethnologue | wuu |
Glottolog | wuch1236 |
Wikipedia | wuu |
ASCL | 7106 |
IETF | wuu |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Wu txinera (tradizionalean 吳語, txinera sinplifikatuan 吴语, Hanyu Pinyin sisteman Wú yǔ) Txinako Zhejiang probintzian, Shanghain, Jiangsu probintziaren hegoaldean eta Anhui, Jiangxi eta Fujian probintzietako eskualde batzuetan hitz egiten diren txineraren dialekto (hizkuntza) taldea da[1].
Shanghaiko dialektoaren eragina dela eta, shanghaiera ere esaten zaie. Adituek gehienetan wu hitza erabili arren, Jiangnango hizkera (江南話), Jiangsu-Zhejiang-eko hizkera, Jiangzhe-ko hizkera (江浙話) edo, sarritan, Wuyue-ko hizkera (吳越語) ere esaten zaio.
Txineraren beste dialektozko hiztun gehienek wu dialekto leun eta arintzat jotzen dute.