Xabier Zabaltza

Xabier Zabaltza
Bizitza
JaiotzaTutera, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta saiakeragilea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: xabier-zabaltza-perez-nievas

Xabier Zabaltza Pérez-Nievas (Tutera, 1966) nafar historialari eta saiakera-egile bat da, euskaraz zein gaztelaniaz idazten duena. Hizkuntzen eta nazionalismoen ikerketan aditua, nabarrismo eta abertzaletasun arteko erdibidean dauden euskaltzaletasun kulturalaren eta “giza aurpegiko nafartasunaren” aldekoa da. Bere lan ezagun bat Gu, nafarrok da, gero gaztelaniara itzulia, non Euskadi eta Nafarroa arteko harremanak baititu aztergai, Joan Fusterek Kataluniari eta Valentziari zegokienez Nosaltres, els valencians liburuan egin zuenaren antzera. Halaber, Euskal Herri osoa gaztelaniaz izendatzeko Vasconia hitzaren bultzatzaileetako bat da.

Bere lan akademikoan nazionalismo etniko eta nazionalismo zibikoaren ohiko bereizketa ezbaian jarri eta abertzaletasun konstituzionalaren bertsio espainola kritikatu du; alemanez, bereziki Habermasengan, daukan jatorrizko zentzua ustez desitxuratu eta espainiar nazionalismoaren aldaera hutsa bihurtzeagatik. Azkenik, euskal abertzaletasunak Sabin Aranaren oinordetza antiespainola gainditzeko proposamena adierazi izan du, Hego Euskal Herriko foruzaletasunaren eta Ipar Euskal Herriko kulturalismoaren arteko sintesi baten bidez. Arana Goiriren aurka, Agosti Xaho zuberotar idazlearen ekarpena aldarrikatzen du. Izan ere, horren bizitzaz eta lanaz Jon Juaristik ez bezalako interpretazioa egiten du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy