Xemein | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Markina-Xemein |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′13″N 2°30′21″W / 43.27028°N 2.50583°W |
Xemein Markina-Xemeingo ekialdean dagoen auzoa da, antzinean elizate eta herri garrantzitsua izandakoa eta 1952 arte udaletxe propioa eduki izan duena. Horren lekuko udalerriaren izen ofiziala da, "Markina-Xemein" alegia. Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean dago.
Herri izandakoaren gune nagusiak bi dira, biak Markina zaharrarekin parez pare: iparraldean Arretxinagako Mikel Deunaren ondoan udaletxe izan zena eta udal probalekua ere daude; hegoaldean Xemeingo etorbideak Xemeingo enparantzara garamatza eta bertan Lea Artibai Ikastetxea eta Andra Mari jasokundearen eliza daude. Bi guneen artean, hilerria.
Herritarrei "xemeindar" deitzen zaie.